Omako Basoa
Omako Basoa

Omako Basoa birkokatzeko proiektuak erreferentzia puntu bat ezartzen du arte garaikide historian. Arte garaikidean eta baso-artean adituak diren pertsonen talde baten babesarekin lortu da basoa kokapen berrira lekualdatzea. Ahalegin horren emaitza: Omako Baso bat jasangarriagoa, osoagoa eta Agustín Ibarrolaren jatorrizko ideiarekin leialagoa. Gainera, basoa handiagotu egin da, eta aurretik galduta zeuden multzo batzuk berreskuratu dira.
Noiz bisita daiteke Omako Baso berria?
Omako Basora bisita librea eta doakoa da, baina sarrera erreserbatu behar da. Bisita librea egiteko ordu-tartea aukeratu beharko duzu, eta arauak eta gomendioak une oro bete.
BISITA GIDATUAK
Bisita gidatuak larunbatetan egiten dira, 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz. Bisita gidatuetan gehienez ere 25 pertsonako taldeak onartuko dira.
Anezka bus zerbitzua
Santimamiñeko aparkalekuan aparkatzeko mugak direla eta, azarotik aurrera, doako anezka-bus zerbitzua erabili ahal izango da asteburuetan. Anezka Gernika-Lumoko bus-geltokitik abiatuko da orduro (9:00etatik 13:00etara). Zerbitzu hau azaroaren 1ean egongo da eskuragarri eta asteburu guztietan data horretatik aurrera.

Informazio praktikoa
- Oinez baino ezin zaitezke basora iritsi. Santimamiñetik Omako basora 2,8 kilometro daude
- Ura eraman, basoan ez baitago iturririk.
- Txakurrak lotuta joan beharko dira une oro.
Informazio gehiago
94 465 16 57
oma@bizkaia.eus
Ez ahaztu
- Ezinbestekoa da sarrera Santimamiñe-Omako arreta gunean baliozkotzea bisita erreserbatu den ordua baino ordubete lehenago.
Omako Basoa gaur egungo kokalekura migratzea
Artistak marraztutako jatorrizko basoaren ezaugarri berdinak zituen beste baso bat bilatzea izan zen migrazioa egiteko lehen urratsa. Horretarako, basogintzako teknikariekin lan egin zuen Foru Aldundiak. Ostean, diziplina anitzeko talde batek artelana osatzen zuen multzo artistiko bakoitzaren kokapen zehatza aztertu zuen.
Lehenengo fasea
Lehenengo fasea 2022. urtean gauzatu zen eta etorkizuneko Basoaren inguruko plangintza egitean zetzan. Lehenik eta behin, multzo artistiko bakoitza kokatzeko espazio egokienak lokalizatu ziren basoaren baitan. Hori egin ondoren, bideak diseinatu ziren eta zuhaitzak eta zuhaixkak mantentzeko lana egin zen, iraunkortasun printzipioak kontuan hartuta. Jarraian, artelana osatzen duten multzo artistikoen artetik ia erdia margotu ziren, tartean ezagunenak, hala nola Naielen ostadarra eta Begiak.
Bigarren fasea
Bigarren fasea 2023. urtean gauzatu da eta 34 multzo artistiko margotu dira guztira, hau da, 800 zuhaitz baino gehiago.
“Saiatzen naiz gaur egungo kulturaren eta nire herriko milaka urteko kulturaren artean harremana ezartzen, hor baitaude nire sustraiak.”
Agustín Ibarrola