Bilatu sarean

ASTE SANTUA GERNIKAN

Ezagutu Gernika: paregabeko hiria Euskal Herrian

Euskal Herrira bazatoz
nahitaez bisitatu behar duzu historiaz beteriko herri hau


Tradizioen sinboloa da, baina esparru paregabe batetik mundura irekia:

Urdaibai, Biosferaren Erreserba.

Euskal gastronomia


Kalitatea eta lan ona elkartzen dira euskal sukaldaritzaren mokadu txiki paregabeetan.

Ez zaitez geratu Euskal Herriko ohiturarik errotuenetako bat aho-gozatu gabe: pintxoak, alegia.

Pintxoak jaten

Ikusmenak ez dizu bat bakarrik probatzen utziko. Laga zeure burua eramaten eta gozatu Gernika-Lumoko establezimenduen proposamenez.

Txakolina Gernika-Lumon

Ez utzi pasatzen nazioarteko txakolinik ezagunenetako bat bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea.

Gernika Jai Alai: zesta puntaren katedrala

Munduko pilotaleku onenetariko bat

Ezagutu nazioartean ezaguna den kirol berezi eta berdingabea

Kirol bat, festa bat, Jai Alai. Munduko kirolik azkarrenetakotzat jotzen den zesta punta “Records-en Guinness Liburuan” agertzen da. Pilotak 300 km/h-ko abiadura hartu dezake.

Gernika-Lumotik gertu dauden herriak: Urdaibaiko Biosfera Erreserba

Urdaibaiko Erreserbaren erdi-erdian dago Gernika-Lumo. Ingurumenarentzat interes handia duen naturgunea da, eta edertasun aparta du. Oka ibaiaren estuarioak erakargarritasun berebizikoa du: bizitzaz beteriko ikuskizuna erakusten du. 

 Mendetan zehar naturaren eta bertan bizi diren 22 herriren arteko bizikidetza orekatuaren ondorioz, paiasaia ezberdinen barietatea agertzen zaigu begietara.