Picassoren “Guernica” horma-irudia

Informazio gehiago
Helbidea
Gernika-Lumoko Batzar Etxearen eta Euskal Herria Museoaren kale berean dago.
Noiz jarri zuten hemen?
Murala 1997an jarri zuten, bonbardaketaren 60. urteurrena zela eta.
Zenbat neurtzen du
Tamaina errealeko erreprodukzioa da (3,49m x 7,77m).
Non dago jatorrizkoa?
Picassoren “Guernica” 1981eko irailaren 10eanekarri zuten lehen aldiz Espainiara. Urte batzuetan “Casón del Buen Retiro”n egon ondoren, 1992an gaur egun duen tokira lekualdatu zuten: Madrilgo Reina Sofía Museora.
Zer esan nahi du koadroak?

Adituen interpretazioak
Gaur egun, Picassoren lan bikainari buruzko interpretazio ugari aurki daitezke, horietako batzuk Reina Sofia Museoaren webgunean bertan jasoak:
Picassoren interpretazioa
Hona hemen artistak berak koadroaren esanahiaz galdetu ziotenean erantzundakoa:
“…Baina zezen hau zezen bat da eta zaldi hau zaldi bat. Txori moduko bat ere badago, oilasko bat edo usakume bat, orain ez dut zehazki gogoratzen, mahai baten gainean dagoena. Eta oilasko hau oilasko bat da. Noski, sinboloak dira. Baina ez da pintorearen kontua sinboloak sortzea, sinboloak sortzeko hobe litzateke hitz pila bat idaztea, margotu beharrean. Koadroa ikusten duen publikoak zaldian eta zezenean sinbolo batzuk ikusi behar ditu, eta sinbolo horiek ulertu beharko dituzte. Animalia batzuk daude. Hori baino ez dira, animaliak, animalia sarraskituak. Niri dagokidanez, hori da dena. Publikoa da ikusi nahi duena ikusi behar duena.”
Zer esan nahi du horma-irudiaren azpiko inskripzioak?
“Guernica”, “Gernikara”
Horma-irudi harrigarriaren azpian ikusten den inskripzioak adierazten du gernikarren nahia margolana bere sortzailearentzat inspirazio iturri izan zen herrian erakutsi behar dela: Gernika-Lumon. Hitzez hitz, “Guernica” margolana Gernika-Lumora ekartzea esan nahi du inskripzioak.
Interesgarria ere izango litzaizuke
Gernika-Lumoko bonbardaketa 1937an, Picasso inspiratu zuen sarraskia
Hiribildua 1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuten
1937ko apirilaren 26ra garamatzan museo interaktiboa da, bonbek eta suak Gernika-Lumoko kaleak hondakin bihurtu zituzten egunera.