Babesleku antiaereoak
Altxamendu militarraren ondoren, 1936ko uztailaren 22an, Otxandioko bonbardaketa gertatu zen euskal lurretan, Bizkaiko hegoaldean. Eraso hori eta Bilboko hurrengoak kontuan hartuta, eta etorkizunean bonbardaketak egingo direla aurreikusita, euskal udalerrietan babeslekuak eraikitzen hasi ziren.
Eusko Jaurlaritzak udalerri guztietan babeslekuak eraikitzeko agindua eman zuen, haien balio estrategikoa edo militarra kontuan hartu gaberik. Gernika-Lumon, alkateak udal arkitektoari agindu zion gutxienez sei aterpe publiko eraikitzeko. Aldi berean, aterpe pribatu ugari eraiki ziren.
Andra Maria kaleko babesleku antiaereoa (gaur egun ez dago)

Aterpe handiena Andra Maria kalean zegoen, gaur egun turismo bulegoa dagoen lekuan. Bere egitura kale osoan zehar hedatzen zen (146m2) eta egurrezko habe lodiek osatzen zuten, lurreko zakuz egindako teilatu batez estalita. Sabai hori altzairuzko xaflekin sendotzea aurreikusten zuen proiektuak, baina ez ziren garaiz iritsi. Gainera, bonba apurtzaile batek jo zuen eta erabat suntsituta geratu zen. 450 pertsonentzako edukiera zuen eta bonbardaketa bitartean bere edukieraren mugan zegoen.
Pasealekuko babesleku antiaereoa

"Aterpe seguruenak Batasun Plazaren (Pasealekuaren antzinako izena) mendebaldean zeuden. Alde honetako horma, mendiaren hegalean bermatuta zegoen. Koba formako lau babesleku besterik ez genituen zulatu mendi-hegalean. 10 metroko sakonera zuten. Lau aterpe hauek azokako eta Ferialeko jendearentzat ziren".
Castor Uriarte udal arkitektoaren hitzak (1937)
Talleres de Guernica fabrikak (TdeG) bi aterpe eraiki zituen 1936ko irailean langileei aterpea emateko:
Astrako aterpe antiaereoa

Lehenengoa, gaur egun, Astrako babesleku gisa ezagutzen da. Izen hori XX. mendearen lehen erdian Gernika-Lumon egindako Astra 400 “Puro” pistola enblematikotik dator.
Talleres de Guernicako babesleku antiaereoa

Talleres de Guernicako bigarren aterpea 22 metro luze eta 5 metro zabal da, eta metro bateko lodiera duten horma sendoek osatzen dute.
Hormigoizko bi eraikin horiek teilatu faltsu baten azpian disimulatuta zeuden, eta, hala, bonbardaketan parte hartu zuten hegazkinek ez zituzten txori-begiz identifikatu.
Garrantzitsua
Bi aterpe hauek jendearentzat itxita daude gaur egun.
Hau ere interesatuko litzaizuke
Hiribildua 1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuten
Bonbardaketaren Ibilbidea ibilbide interaktibo autogidatua da, Gernika-Lumoko erdiguneko hainbat lekutan kokatutako 11 panelek osatzen dutena.
1937ko apirilaren 26ra eramango gaitu museo interaktiboak, hots, bonbek eta suak kaleak hondakin bihurtu zituzten egunera.