Euskal Herria Museoa
Denboran irauten duen historia…
Euskal Herria Museoaren egoitza Montefuerteko Kondearen Jauregi bikaina da, Alegria Jauregia, hain zuzen ere; 1733an eraiki zuten. 1937ko Gerra Zibilean Gernika-Lumo bonbardatu ez zuten alden dago kokatuta. Eraikinaren ibilbidea askoz zaharragoa da eta Euskal Herriaren historiari estuki lotua dago. Eraikina, hasiera batean, defensa-funtzio argiak zituen Erdi Aroko dorrea izan zen.
1982an, Bizkaiko Aldundiak erosi egin zuen, eta tipologia-elementu garrantzitsuenak errespetatuz, historia sinbolikoarekin bat datorren erabilera berri baterako birgaitu zuen: Euskal Herria Museoa, 1991n jendearentzat ireki zen.
Zer ikus dezaket museoaren barruan?
Museoko erakusketa lau solairutan dago ikusgai:
- Beheko solairuan Euskal Herriko bizimoduak baldintzatzen dituen ingurune fisikoari dagokio.
- Lehenengo solairua bilakaera historikoari eta gaur egungo konfigurazio politikoaren emaitza diren gertaera historikoen aurkezpenari buruzkoa da.
- Bigarren solairuan, Euskal Herriko kirolari, folkloreari, jaiari, musikari, dantzari, sinesmenei eta mitoei buruzko askotariko erakusketa dago.
- Teilatupea aldi baterako erakusketak hartzen dituen espazio ederra da.
Euskal Herriaren historia eta kultura interesatzen bazaizu, hau da haren aztarnak jarraitzeko lekurik onena.
Informazio gehiago
Ordutegia:
EKAINAREN 1ETIK URRIAREN 31RA
Asteartetik larunbatera: 10: 30etik - 18: 30era
Igandea: 11:00etatik - 15: 00etara
*Uztaila eta abuztua: astelehenetan: 11:00 - 15:00
NEGUKO ORDUTEGIA
Asteartetik larunbatera: 10: 30etik - 17: 00etara
Igandea: 11:00etatik - 15: 00etara
__________________________________________________
Prezioa: Sarrera: 3,5 €- Murriztua: 2 €
Larunbatak doan
Telefonoa: 94 625 54 51
Emaila: euskalherriamuseoa@bizkaia.eus
Interesgarria izan dakizuke.
Museoetarako sarrera konbinatua
Gozatu Euskal Herria Museoa eta Bakearen Museoa sarrera konbinatu batekin.
1937ko apirilaren 26ra garamatzan museo interaktiboa da, hots, bonbek eta suak Gernika-Lumoko kaleak hondakin bihurtu zituzten egunera.