Bilatu sarean

Prestatu zure bidaia

Gernika-Lumoko egonaldiari etekinik handiena ateratzen lagunduko dizugu

Zer ikusi Gernikan egun batean


Gernika-Lumoz gozatzeko modu asko daude. Hortaz, bi proposamen egin nahi dizkizugu. ONDO PASA!

Gernika-Lumoko historia


Gernika-Lumo, antzina-antzinatik, sinbolismoz eta garrantziz beteriko herria da euskal herritar guztientzat. Demokraziaren eta eskubide historikoen sinbolo da Gernika-Lumo. Hala ere, 1937ko apirilaren 26an  eztanda egin zuen Espainiako Gerra Zibilaren bonbardaketa bortitzenetako baten eszenatokia ere izan zen. Urte horretan bertan, Picassok hiria betikotu zuen nazioarte mailan, beldur-eragile ziren bonbardaketen eta, ondorioz, gerraren izugarrikerien adierazgarri gisa. Gaur egun, Gernika-Lumo gerraren aurkako ikono eta bakearen ikur bihurtu da.

Nola iritsi Gernika-Lumora?

Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizugu, Gernika-Lumo oso ondo komunikatuta dago Bilborekin eta kostaldeko herriekin.

Ezagutu nola mugitu modu jasangarrian eskualdean zehar.

Non aparkatu Gernika-Lumon?

Autoz bazatoz, Gernika-Lumon ez duzu arazorik izango aparkatzeko. Ikusi non dauden doako aparkalekuak: autobus diskrezionalentzakoak, motorrentzakoak...

Non jan?


Gernika-Lumo, sukaldaritzako tradizio luze baten sorlekua.

Non lo egin?


Gernika-Lumok era guztietako eta poltsiko guztietarako ostatuak ditu. Bila ezazu ondoen egokitzen zaizuna.

Gure agenda


Urteko edozein garai da ona Gernika-Lumo bisitatzeko. Kontsultatu hemen zure bidaian zehar izango diren ekitaldiak