Bilatu sarean

Europako Herrien Parkea eta eskulturak

Europako Herrien Parkea eta eskulturak

Parke hau 1991ko urrian inauguratu zen, eta zuhaitz eta zuhaixka ugari ditu, egiturari eta osaerari dagokienez argi eta garbi bereizita dauden lau sektoreetan:

  • Iparraldean, E. Chillidaren eta H. Mooreren eskulturak dauden lekuan, zuhaitz-landaretza irekia dago.
  • Ekialdean, Euskal Herri Atlantikoko lau ekosistemak daude: pagadia, hariztia, artadia eta ibaiertzeko landaredia.
  • Ekosistema horiek zeharkatzen dituen errekastoa hegoaldean dagoen urmael batean amaitzen da.
  • Parkearen gainerakoan lorategi klasiko bat dago.

“Gure Aitaren Etxea”

Eduardo Chillida

E. Chillidaren “Gure Aitaren Etxea” eskulturak, 1988ko apirilean inauguratua, Euskal Herriaren etxea irudikatzen du, eta hortik datorkio izena. Ia 8 metroko altuerarekin, eskultura hau parkean bertan osatu zen. Bertan egurrezko enkofratu bat jarri zen eta ondoren burdinazko txirbilez tratatutako hormigoiz bete zen. Hormak zulo handi batek irekitzen ditu, Chillidarentzat Gernikako Arbolarekin lotzen duen leihoa irudikatzen duena. Etxearen erdian, bere bihotzak, altzairuzko hilarri batek, bakea eta bizitza sinbolizatzen ditu tolerantzia eta askatasun proposamen gisa.

“Large Figure in a Shelter”    

Henry Moore

Chillidaren eskulturaren ondoan, Henry Moore eskultore ingelesaren “Large Figure in a Shelter” (irudi handia aterpe batean) lana dago. Brontzez egindako eskultura hau “War Helmets” gerrako kaskoen artean dago, artistak II. Mundu Gerran hasi zuen bilduma. Lan honek irudi bat beste batean bilduta irudikatzen du, beti babesa bilatu behar duen pertsonaren oinarrizko senera itzultzea. 1986an amaitutako eskultura 1990eko uztailean jarri zen parkean.

Informazioa

Ordutegia:

​​10: 00etatik 19: 00etara. (21: 00etan udan)

Zerbitzuak:

Komun publikoak

Jesarlekuak

Iturriak

Ahate eta dortokak dituen urmaela