Gernika-Lumo haurrekin
Marco Topo

Gernika-Lumo familian ezagutzeko jolas interaktiboa.
Marco Topo Kluba doako joko interaktibo bat da, familiek eta haurrek Gernika modu dibertigarri eta parte-hartzailean ezagutzeko. Bisita modu ludiko eta motibagarrian antolatzeko beharrezko materiala eskaintzen du. Jokoan murgilduta, haurrek zein helduek Gernikan zehar ibiliko zarete, pistak jarraituz, eta horien bidez hiriko txoko eta lekurik garrantzitsuenak ezagutuko dituzue, bere historiaz gozatzen duzuen bitartean.
Jokoaren materiala Turismo Bulegoan lortzen da doan:
- Paperezko mapa bat, kode batekin. Bertan, egingo duzuen ibilbidearen puntuak agertzen dira.
- Pegatinak, “Flopiak”, ibilbidean zehar askatu eta itsatsi beharko dituzuen zomorro dibertigarriak. Aldi berean, geldialdi bakoitzean jokoak proposatzen dizkizuen galderei erantzungo diezue.
Bi pertsonaiek lagunduta, Marco Topo eta bere arreba Marta, 12 Flopiak askatu beharko dituzue, Topo Loco zientzialari gaizto batek harrapatu baititu. Lortuko duzu?
Nola jolastu Marco Topoarekin
- Sartu www.marcotopo.com webgunean
- Sartu kodea: MTGERNIKA
- Erronkak egin eta itsatsi pegatinak
Zer behar duzu jolasteko
- Datuen konexioa duen telefono mugikor bakarra behar duzue. Jokatzeak datuen kontsumo handia ez dakarren arren, bisitatu beharreko puntu askotan dagoen doako WIFI konexioa aprobetxa dezakezue.
- Turismo-Bulegoan lortuko dituzue mapa eta pegatinak.
Haurrentzako guneak
- San Juan Ibarra plazako zabu-gunea. Oinezkoentzako plaza bat dugu hau, taberna eta jatetxeekin, eta inguruan aparkalekua bat du.
- Europako Herrien Parkea: berdegune hau benetako toki lasai eta baketsua da adin guztientzat, baina haurrek gozatzen dute gehien. Urmaelean ahateak daude, errekastoan zehar nahi bezala ibiltzen direnak, baita dortokak ere, txikienen gozamenerako.
Interesatuko litzaizuke
Gernika-Lumoko aparkalekuei buruzko informazio gehiago
Gernika-Lumoko aparkalekuei buruzko informazio gehiago
Zer ikusi Gernika-Lumon egun batean
Gernika-Lumo egun batean ikusteko hainbat proposamen
Ikusteko ezinbestekoak diren Gernika-Lumoko hainbat puntu.