Bilatu sarean

Zer egin Gernika-Lumon

Gernika-Lumoko esperientzia bizitzeko planik onenak proposatu nahi dizkizugu

Bonbardaketaren Ibilbidea


1937ko apirilaren 26an, Alemaniako Luftwaffeko hegazkinak merkatu-astelehen batean sartu ziren Gernika-Lumon. Arratsaldeko 15: 45ak ziren. Lau orduz bonbardatu zuten herria, erabat suntsitu arte. Parean aurkitu zuten guztia txikitu zuten, eta konta ezin ahaleko biktimak eragin zituzten.

Gertaera tragiko hori gogoratzeko, Gernika-Lumon bada aire-erasoko eszenatoki zigortuenak ezagutzeko ibilbide bat. Ikerketa historikoa eta bizirik atera zirenen testigantzak batzen dituen ekimena da hau.

Zeure kabuz egiteko moduko ibilbidea

Bonbardaketaren Ibilbidea ibilbide interaktibo autogidatua da, Gernika-Lumoko erdiguneko hainbat lekutan kokatutako 11 panelek osatzen dutena.

Panel bakoitzean, bonbardaketari buruzko informazioa, testigantzak, argazki zaharrak eta QR kode batzuk aurkituko ditugu, bonbardaketaren aurreko Gernika-Lumora 360ºko bisita birtual baten bidez eramango gaituztenak. Bisitariak in situ konparatu ahal izango du panela non dagoen, suntsitua izan aurretik, eta nola aldatu den bere fisonomia erasoaren ondoren.

Panelek ez dute ordena kronologiko bat jarraitzen, beraz, ibilbidea nahi duzun ordenan egin ahal izango duzu. Guztiek bonbardaketaren hari nagusia jarraitzen duten arren, panel bakoitzaren edukiak independenteak dira. Egin bidea nahi duzun bezala eta behar duzun denbora erabiliz.

Bisita gidatuak


Turismo Bulegoak antolatutako bisita gidatuak taldeentzat bakarrik dira, baina atal honetan gustu eta interes guztietara egokitzen diren beste aukera batzuk ere aurkituko dituzu. Gernika-Lumo historiaz beteriko herria da, ez geratu ezagutu gabe, harritu egingo zaitu.

Urdaibaiko paduretarako ibilbidea

Gernika-Lumo Urdaibaiko Erreserbaren erdi-erdian dago. Ingurumenarentzat interes handia duen naturgunea da hau, eta edertasun aparta du. Oka ibaiaren estuarioa oso garrantzitsu eta erakargarria da. Bizitzaz beteriko ikuskizuna erakusten du. Mendeetan zehar naturaren eta bertan bizi diren 22 herriren arteko bizikidetza orekatua izan da, eta,ondorioz, sortutako paisaia askotarikoa da.

Gernika-Lumo haurrekin


Haurrekin bidaiatzen denean, horien itxaropenak baina baita helduenak ere asebeteko dituzten alternatibak eta aukerak eskainiko dituen helmuga bat aukeratu behar da. Horregatik, datozen oporretarako ideien bila bazaudete familian, Gernika-Lumo helmuga ezin hobea da handiak eta txikiak ederto batean igaro ahal izateko.

Marco Topo

Marco Topo kluba doako joko interaktiboa da, haurrak dituzten familiek bisita kulturalak egiten goza dezaten. Bisita modu ludiko eta motibagarrian programatzeko behar den materiala eskaintzen digu. Bertan, haurrak eta helduak jolasari lotzen gatzaizkio, Gernika-Lumon barrena ibiliz eta beren pisten bidez beren historiari buruzko txoko eta leku garrantzitsu eta esanguratsuenak ezagutuz.

Haurrentzako guneak

Txikienen gozamenerako lekuak: zabu guneak, urmaela duen parkea…

Euskal gastronomia

Euskal Herria ezagutzen duzunean, bertako paisaiez maiteminduko zara, bertako jendeaz, eta nola ez, bertako gastronomia gozagarriaz, nazioartean gehien ezagutzen eta estimatzen denetako bat. Gernika-Lumon ahosabai eta poltsiko guztietarako aukera gastronomikoak dituzu. Bilatu, aurkitu eta gozatu!

Dendarik denda erosketak egiten

Ez ahaztu etxera zerbait eramatea, Gernika-Lumora egin duzun bisita gogorarazten dizuna edo senide edo lagunei oparitzeko xehetasunen bat, ziur pozarren geratuko direla!

Done Jakue Bidea


Done Jakue Bidearen edertasuna

Euskal Herritik igarotzen den Donejakue Bidea paisaia-edertasunagatik nabarmentzen da.

Gezi horiek Donejakue Bidea Gernika-Lumotik igarotzen dela adierazten dute. Haien ibilbideari jarraituz, museoak eta Batzar Etxea bezalako ikusgai nagusiak kausituko dituzu bidean. Erromesak Ziortzako Kolegiatatik edo Markinatik hurbiltzen dira hirira, eta Gernika-Lumon beharrezko atsedena aurkitzen dute. Bilborako norabidean doan hurrengo etapari gogotsu ekingo diote gero.

Donejakue Bidea egitea bidaiaren esentzia bizitzea da. Horrela bada, jantzi botak eta Gernika-Lumoraino abiatzeko ordua da.