Donejakue Bidea
Aurkibidea
Bizi ezazu Donejakue Bidea, esperientzia ahaztezina da. Kontsultatu behar duzun informazio guztia Turismo Bulegoan, Gernika-Lumotik igarotzean.
Done Jakue Bidearen edertasuna
Euskal Herriko Donejakue Bidea paisaiaren edertasunagatik nabarmentzen da.
Gezi hori batzuek Donejakue Bidea Gernika-Lumotik igarotzen dela adierazten dute, eta haren trazadurari jarraituz gero, museoak eta Batzar Etxea bezalako ibilbide erakargarriak atrapatuko zaitu. Erromesak Ziortzako Kolegiatatik edo Markinatik hurbiltzen dira hirira, eta Gernika-Lumon beharrezko atsedena aurkitzen dute hurrengo etapari, Bilborako norabidean ekiteko gero.
Donejakue Bidea egitea bidaiaren mamia bizitzea da. Botak jantzi eta Gernika-Lumora iristeko ordua da.
Erromesaren egiaztagiria
Erromesaren kredentziala Donejakue Bidearen ezaugarri garrantzitsuenetako bat da. Ibiltari edo txirrindulari batek ere ez du ibilbidea bera gabe hasi behar, erromes gisa egiaztatzen gaituen dokumentua baita. Kredentzialak Bideko erromesen aterpetxeetarako sarbidea ematen digu, eta Konpostelara iristeko aukera ematen digu, Santiagora egin dugun erromesaldiaren froga ukaezina bihurtuz.
Zigilatu zure egiaztagiria Turismo Bulegoan
Turismo bulegoan Donejakue Bidearen zigilu espezifiko bat daukagu, paperean jartzeko, eta QR kode bat, kredentzial digitala daramaten erromesentzat. Gure zigiluaren erdian Gernikako Arbola ikusten da, eta, azpian, inskripzio hau: “Bakearen Hiria”.
Informazio osagarria
Gernika-Lumon lo egiteko ostatuen zerrenda
Non bazkaldu-afaldu Gernika-Lumon
Gernika-Lumon bazkaltzeko-afaltzeko jatetxeak
Informazio praktikoa
Osasun-zentroak
Gernika-Lumoko anbulatorioa
Larrialdiak: Gernika-Lumoko Ospitalea
Farmaziak
Mª Carmen
Boyra
Arias Arginzoniz
Dominguez
Elejaga
Amillategui
Izaguirre
Podologoak
Ttipi Ttapa
Hankape
Masajistak
Lauzirika
Ibaurre
Nire Esku Masaje Zentrua
Fisioterapia
Longa
Zaindu
Osasun
Bihotza
Erromesariari ekipajea garraiatzeko zerbitzuak
Trans Vizcaya
Oinetakoak konpontzea
Gernika
Bizikleten konponketa
Ciclos Jesús
Basati bike
Uribarri kirolak
BikeM
Etaparen deskribapena
(Km 0) GERNIKA-LUMO
Turismo Bulegotik, Andra Maria elizaraino igo eta Allende Salazar kaleari jarraituz, parkea inguratu eta Zearreta kaletik Lurgorri auzoraino abiatuko gara, Mestikabaso kaletik igaroz. Santa Luzia ermitara iritsiko gara eta Errigoitira doan bide asfaltatua hartuko dugu. Mikene erreka zeharkatu eta 100 bat metrora, ezkerrera igotzen den pista bat ikusiko dugu. Pista horrek Bilikarioko gailurrera eramango gaitu zuzenean, eta bertatik ibiliko gara gure seinaleak eta PR pintura zuri-horiak bistatik galdu gabe. Bide ondoan harrizko mugarri bat aurkitu bezain laster, bidegurutze bat topatuko dugu, eta, han, ezkerreko bidea hartuko dugu, bidexka batetik behera, auzo-errepide bateraino. Ezkerrerantz jarraituz, baserri batzuen ondotik igaroko gara Errigoitiko Pozueta auzotik, desbideratu gabe Gernika-Lumo-Mungia errepidearen azpiko lurpeko pasabidera iritsi arte. Larrabetzura doan errepidea zeharkatu eta Gerekizko San Esteban baselizara iritsiko gara.
(6,6 km) Gerekiz
Baselizaren ondoan, Eskerikarantz doan bide asfaltatua hartuko dugu, eta, ondoren, pista bati ekingo diogu, Landotz baserriaren ondotik eskuinera ateratzen dena. Bide zati txiki bat jaitsi eta ibai txiki baten ondotik doan bidetik jarraituko dugu, bihurgune baten parean dagoen beste pista batera iritsi arte. Eskuinera biratu eta Pepiena baserrira iritsiko gara. Baserria inguratu ondoren, eskuinetara hartxintxarrezko pista bat hartuko dugu Aretxabalagako gaineraino. Hemen Morga-Larrabetzu errepidea kausituko dugu. Larrabetzurako bidean zehar zuhurtzia izango dugu ibilian, Astoreka auzoraino. Ondoren,ezkerrera hartuko dugu, eta bide zahar bati jarraituta, Goikolexaldera iritsiko gara.
Beste aukera bat Lezamatik: Gernika-Lumotik Bilbora zetorren galtzada zaharra, harizti handi bat eta antzinako zubi erromatar bat igaro daitezke, errepide nagusitik, Zamudioko erdigunetik eta industrialdetik igaro beharrik ez izateko. Bidea harrizko bidexka da, ondo seinaleztatua eta garbia, eta, gainera, pixka bat laburragoa egiten du industrialdetik eta Zamudiotik igarotzen den bideak. Azkenean, bi bideak elkartu egiten dira.
(15,4 km) Goikolexalde
San Emeterio eta San Zeledonio eliza eta gurutzadura atzean utzita, Larrabetzuko herrigune ederrerantz jarraituko dugu errepidetik, eta, ondoren, Lezamara joango gara. Puntu honetan, Udalak erromesen atsedenerako egokitutako espazio berrian gaua egingo dugun edo Bilbotik oraindik bereizten gaituzten hamar kilometroetan oinez jarraituko dugun erabakiko dugu. Egun horretan edo hurrengoan, Gurutziltzatutako Kristoren baselizaren ondotik igaroko gara, errepidea bazter laga barik, Zamudioko San Martin elizara iritsi gaitezen.
(22,7 km) Zamudio
Elizaren ondoan dagoen industrialderako bidea hartuko dugu, eta, Txorierriko korridorearen gainetik igaro ondoren, eskuinera joko dugu baserri batetik gertu, eta, handik gutxira, ezkerrera igoko gara Gaztanazabalaga baserriaren hondakinetaraino iristen den bide zahar batetik. Asfaltozko bide-zati bati jarraituko diogu Santo Domingoko errepidera iritsi arte, eta 50 m inguru egin ondoren, eskuinera egingo dugu, Iturritxualde mendirantz, zamudiotarren galtzadatik. Atsedenlekutik igaro ondoren, auzo-errepide batetik eta errepidearen gaineko oinezkoentzako zubi batetik jaitsiko gara, eta, handik, Bilboko Arabella auzora iritsiko gara. Hemendik Begoña auzora jaistea besterik ez zaigu geratzen, bertako basilika ikusgarritik igaro eta Mallonako Galtzadetatik jarraitu Bilboko Santiago katedralera iristeko (29,8 km).
Informazio gehiago
Done Jakue Bidea Euskal Herrian barrena
Etapako track-a
Jaitsi etapako track-a