Bilatu sarean

Txakolin-upategiak

Ezagutu jatorri-izena duen ardo baten sekretuak

Urdaibaiko Biosfera Erreserban hainbat txakolin-upategi bisita ditzakezu, non ardo berezi hori ezagutu eta inguruko produktuekin uztartzeko aukera izango duzun, hala nola Idiazabal gaztarekin, Bermeoko antxoekin edo Gernikako piperrekin.

Urdaibaiko paisaien barietatean, familiako mahasti-sail txikiak aurkituko dituzu, baserrien jardun onaren tradizioarekin jarraitzen dutenak, natura eta ingurunea errespetatuz.

Informazio gehiago

Gernika-Lumon, Muxikan eta Busturian Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izeneko upategi garrantzitsuak daude.

Itsasmendi upategia

Gernika-Lumon dagoen Itsasmendi Upategiak txakolinaren magiaz gozatzeko aukera eskaintzen dizu, zure neurrira egindako esperientziak sortuz.

Berroja upategia

Muxikan dituen instalazioetan, ikuspegi paregabeez gozatzeaz gain, txakolin dastaketak egin ahal izango dituzu, baita bisita gidatuak ere, bazkari, afari edo artisau produktuen dastaketarekin.

Amunategi upategia

Amunategi txakolina Bizkaiko Txakolin Jatorri Izenaren barruan dago, eta Busturiako (Bizkaia) Amunategi familia-baserrian du jatorria. Txakolin dastaketa eta Urdaibaiko produktu gastronomikoak dastatzeko bisita gidatuak eskaintzen dituzte taldeentzat.

Talleri Berria upategia

Morgako udalerrian kokatuta, gure lurraldean klima atlantikoak marrazten dituen paraje berdeez gozatzeko eta gastronomian, ardogintzako kulturan eta naturan murgiltzeko egun zoragarri bat pasatzeko leku ezin hobea da. Upategiak bisita gidatuak eta mota guztietako ekitaldietarako espazio paregabea eskaintzen ditu.