Bilatu sarean

Museoetarako sarrera konbinatua

Txartel bakarra: zertarako balio du sarrerak?

Txartel Bakarra sarrera konbinatua da Gernika-Lumoko bi museoak ikusteko:

  • Euskal Herria Museoa: bisitariari Euskal Herriaren historia bere kultura eta tradizioen bidez azaltzen dion museo etnografikoa.
  • Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa: Bakearen Museoak Gernika-Lumoko historiaren eta Gerra Zibilaren irakurketa, bonbardaketaren pasartea eta gertaera tragiko hartatik bizirik atera zirenek eskaintzen diguten bake lezio eredugarria eskaintzen ditu.

Zenbat balio du?

Prezioa 6 €-koa da.

Non erosi ahal dut?

Txartel Bakarra Gernika-Lumoko Turismo Bulegoan baino ez da erosten.

Ordutegia

Behe-denboraldia

  • Astelehenetik ostiralera 10 – 18
  • Larunbat eta igandeetan 10 – 14

Goi-denboraldia

  • Astelehenetik larunbatera 10 – 19
  • Igandeak 10 - 14

Iraungitze-data

Txartela turismo bulegoan erosten da. Txartela baliozkotzeko, datatu egin behar da. Egun horretatik aurrera, txartelak 15 eguneko balioa izango du.

Ezagutu Gernika-Lumoko museoak

Informazio gehiago

Gernikako Bakearen Museoa

1937ko apirilaren 26ra lekualdatzen gaituen museo interaktiboa da, bonbek eta suak Gernika-Lumoko kaleak hondakin bihurtu zituzten egunera, hain zuzen ere.

Informazio gehiago

Euskal Herria Museoa

Euskal Herria Museoaren egoitza Montefuerteko Kondearen Jauregi bikaina da, Alegria Jauregia, 1733an eraikia.