Bilatu sarean

Zer ikusi Gernikan egun batean

Edukien aurkibidea

1. PROPOSAMENA: Gernika-Lumo, Euskal Herriaren historia bizia.

Goizean

Goiza hasteko, Gernikako Bakearen Museoa bisitatuko dugu, Gerra Zibilari eta hiriko Bonbardaketari buruzko museo interesgarria.

Ondoren, Bonbardaketaren Ibilbidea jarraitzeko prestatu, 1937. urtera arteko bidaia. Paneletako QR kodeak irakurrita, antzinako Gernika-Lumora joango zara.

Gernika-Lumoko gastronomia: eskatu gastronomia-gida Turismo Bulegoan eta gozatu pintxo eder batez oinezkoen kaleetako terraza batean eserita.

Goiza amaitzeko, Europako Herrien Parketik paseatzea eta arte modernoa ezagutzea proposatzen dizugu, Henry Moore eta Eduardo Chillidaren eskutik

Arratsaldean

GernikaLumoko Batzar Etxea bisitatuko dugu, eta Arbola enblematikoa. Ez ahaztu erreserba egitea barrura sartzeko.

Euskal Herria Museoa bisitatzea: Alegria Jauregiko hormen artean dagoen altxor etnografiko txiki bat da. Euskal Herriko historiari, kulturari eta tradizioei buruzko erakusketa interesgarria du barruan.

Ez ahaztu erreserba egitea

 

Gernikako Batzar Etxeko osoko bilkuren aretoaren barrualdea bisitatzeko ezinbestekoa da erreserba egitea.

2. PROPOSAMENA: ASTELEHEN GERNIKARRA: merkatu tradizionala eta askoz ere gehiago.

Goizean

Euskal Herriko merkatu tradizional bakarrenetako bat bisitatuko dugu. 9: 00etatik 13: 30era egiten da eta kalitateko eta Km0-ko produktu tipikoak eros daitezke, hala nola Idiazabal gazta, baserriko ogia, eztia, euskal pastela eta Gernikako piperrak, sasoiko beste barazki batzuen artean.

Erosketak egin ondoren, terrazaren batean indarrak berreskuratzeko nahitaezko geldialdia. Kapritxo bat hartu pintxo gozo bat dastatuz, beti Gernika-Lumoko edo eskualdeko txakolin batekin.

Gernikako Batzar Etxea eta Arbola bisitatzea, gure sustraien historia ezagutzeko eta beirate bikainaz eta osoko bilkuren aretoaz gozatzeko. Europako Herrien Parkea, non bidexka batek Eduardo Chillida eta Henry Mooreren eskulturetara garamatzan.

Picassoren “Guernica” horma-irudia, tamaina naturaleko zeramikaz egina eta aire zabalean kokatua.

Goizeko ibilaldi honen ondoren, herriko janari tradizionaleko jatetxe bat bilatzeko ordua iritsiko zaigu. Turismo Bulegoan Gernika-Lumoko Gastronomia Gida eskatzea gomendatzen dizugu.

Ez ahaztu erreserba egitea

Gernikako Batzar Etxeko osoko bilkuren aretoaren barrualdea bisitatzeko ezinbestekoa da erreserba egitea.

Arratsaldean

Tradizioak agintzen duen bezala, “Astelehen Gernikar” batean Jai Alai pilotaleku ospetsua bisitatu behar da. Frontoi hau pilotaren katedrala izenez ere ezaguna da. Jardunean dagoen munduko pilotaleku handienetakoa da. Bertako kantxatik eraikinaren handitasunaz eta kirolaren zailtasunaz ohartzen gara.

Eguneko edozein unetan zeure kabuz bisita gidatua egin dezakezu, Gernikako web orrian edo YouTubeko gure kanalean aurkituko duzun audiogida erabiliz. Zuk nahi duzun bezala antola dezakezu bisita.

Arratsaldea ondo bukatzeko, gozoki batek ez dio inori minik egiten. Gozo-zaleentzako hona hemen gomendioa: «Ori-Baltzak» gernikar gozokietan gozoena.

Bidaguren gozotegian erosi ahal izango dituzu. Bidaguren gozotegia 1942tik hona gozogintzan diharduen familia-enpresa da.

Informazio praktikoa

Informazio gehiago

Non aparkatu

Gernika-Lumora bazatoz non aparkatu jakiteko informazio praktikoa

Informazio gehiago

Nola iritsi

Gernika-Lumora iristeko moduari buruzko informazioa