Gaztelugatxeko Doniene
Galdu ezin duzun leku magikoa
Gaztelugatxeko San Joan baseliza Bermeoko udalerrikoa da, eta penintsulari lotutako haitz baten gainean dago. Penintsula eta haitza zubi bitxi batek lotzen du. Baselizara iristeko, halaber, 241 eskailera maila igo behar dira. Natura-ingurune hori, Biotopo Babestu izendatua, oso ezaguna egin da, Game of Thrones telesailaren zazpigarren denboraldian “Haitzdragoia” bilakatu zutelako gune hori.
Zenbat denbora behar dut ermitara iristeko?
Jaitsierako bidea Urizarretan hasten da, Eneperi jatetxearen ondoan. Bertan, sartzeko kontrola igaro ondoren, 1.200 metroko bidezidorra hasten da, % 35eko desnibelarekin eta zoru irregularrarekin; beraz, arropa eta oinetako erosoak erabiltzea gomendatzen da. 45 minutu inguru beharko dituzu baselizara iristeko.
Ermu-tik egiten da itzulerako bidea, 1.600 m ingurukoa eta % 15eko malda duena.
Bisitaren iraupena, gutxi gorabehera, bi ordu eta erdikoa da.
Erreserbak
Ermita ospetsu horretarainoko bidea egin nahi baduzu, erreserbatu hemen zure sarrera doan.
Begiratokiak
Denbora gutxirekin etortzen bazara, Gaztelugatxeko Donieneko ikuspegiaz goza dezakezu 3 begiratokietatik. Eneperi jatetxeko lorategien begiratokia da irisbide errazena duena.
Iristen erraza al da?
Bidearen desnibela dela eta, ibilbidea ez da gomendagarria desgaitasun fisiko jakin batzuk dituzten pertsonentzat edo ibiltzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat. Era berean, ez da gomendagarria haurren aulkitxoekin joatea.
Nola iritsi eta non aparkatu
Bisitatu Gaztelugatxeko Doniene webgune ofiziala, informazio praktikoa kontsultatzeko: nola iritsi, non aparkatu eta askoz gehiago.
Gaztelugatxeko Doniene itsasotik bisita daiteke?
Jakina, Hegaluze itsasontzian, martxotik urrira, gutxi gorabehera ordubeteko ibilbide erregularra egiten du Bermeoko portutik irtenda.
Kontuan hartzekoak: batzuetan eguraldiak ezinezko egiten du ibilbidea itsasontziz egitea.
Ez ahaztu
Saihestu eguerdiko orduak, orduan izaten baita jende gehien.
Eraman oinetako erosoak, eta eguzkiak gogor jotzen badu, ura eramateaz gain, ez ahaztu eguzkitako krema.
Interesgarria ere izan litzaizuke.
Urdaibai inguruan galdu ezin dituzun lekuak
3-4 egun Gernika-Lumo-Urdaibain
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren inguruan naturarekin harreman zuzena duen egonaldia proposatzen dizugu