Gernikako Bakearen Museoa
Derrigorrezko bisita Gernika-Lumon
Bakeari buruzko sarrera bat egin ondoren, 1937ko apirilaren 26ra garamatzan museo interaktiboa da, hots, bonbek eta suak Gernika-Lumoko kaleak hondakin bihurtu zituzten egunera.
Gela batzuek osatzen dute museoa, baita tragediatik bizirik atera zirenek kontatutako ikus-entzunezko hunkigarriez ere.
Zer ikus dezaket museoaren barrualdean?
Museoko erakusketa iraunkorra bi solairutan dago ikusgai:
Lehen solairua
1. Zer da Bakea?
Bakeari buruzko ideia, kontzeptu, pentsamendu eta ikuspuntu ugari, eta, bereziki, ideia garaikide bat, non bakea, gatazkak konpontzeko helburuarekin, berez sortzen den modu positiboan pertsonen arteko harremanetan. Bakearen historiak ez du zertan gatazken amaieraren historia izan.
2. Zer gertatu zen Gernika-Lumon bakerik gabeko une batean?
Gernika-Lumoko historiaren eta Espainiako Gerra Zibilaren irakurketa, bonbardaketaren gertakaria eta gertaera tragiko hartatik bizirik atera zirenek beren erasotzaileekin adiskidetuz eskaintzen diguten bake-lezio eredugarria, baita mundu mailako beste adiskidetze eta bake-bitartekotza batzuk ere.
3. Gernika-Lumoko bonbardaketa berriro irudikatzea
1937ko apirilaren 26a: Denak izan ziren Begoña
1937ko apirilaren 26an Gernika-Lumoko etxe bateko jantokian girotutako ikus-entzunezko baten bidez Gernika-Lumoko bonbardaketa berriro irudikatzea (aretoa 3D formatuan)
4. In memoriam
Ikusentzunezko hunkigarria, tragediari eta suntsipenari buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen duena, baina baita itxaropenari, bizitzari eta Ipar Irlandan, Hegoafrikan eta beste herrialde batzuetan sortutako adiskidetze-prozesuei buruzkoa ere.
Erdi-sotoko solairua aldi baterako erakusketei eskainitakoa da (urtean 3 - 4 ezberdinak egoten dira).
Bigarren solairua
1. Hura bizi izan zutenek kontatutako bonbardaketa
Gernika-Lumoko bonbardaketaren lekukoek bizitakoa kontatzen digute ikus-entzunezko hunkigarrien bidez. Erakusketa honetan, hainbat unetan jasotako testigantzak erakusten dira: William Smallwoodek (Egurtxiki) 70eko hamarkadan bildutakoak eta Gogora Eusko Jaurlaritzako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak 2018an bildutakoak.
2. Zer gertatzen da gaur egun giza eskubideekin munduan?
Munduari begirada bat, Picassoren "Guernica”ren bitartez, giza eskubideei buruzko hausnarketa baten bidez, munduko egungo bakearen egoera behatzeko ikuspegi gisa.
Informazio gehiago
Ordutegia:
- URTARRILAREN 1etik 30era Mantenimendu obrak direla eta ITXITA
NEGUKO ORDUTEGIA
- URTARRILAREN 31tik APIRILAREN 2ra eta URRIAREN 16tik ABENDUAREN 28ra
- Astelehena: itxita
- Asteartea - Ostiralera: 10:00 - 16:00
- Larunbata: 10:00-14:30 / 16:00-18:00
- Igandea: 10:00 - 14:30
UDAKO ORDUTEGIA
- APIRILAREN 3tik URRIAREN 15era eta ABENDUAREN 6tik 10era
- Astelehena: 10:00 - 14:30
- Asteartea - Larunbata: 10:00 - 19:00
- Igandea: 10:00 - 14:30
Sarrera: 6 €- Murriztua: 4 €- Larunbat arratsaldeetan DOAN
Telefonoa: 94 627 02 13
Emaila: museoa@gernika-lumo.net
Museoa Bisitatu
Interesgarria izan dakizuke.
Museoetarako sarrera konbinatua
Gozatu Euskal Herria Museoa eta Gernikako Bakearen Museoa sarrera konbinatu batekin.
Euskal Herria Museoaren egoitza Montefuerteko Kondearen Jauregi bikaina da, hots, Alegria Jauregia; 1733an eraiki zuten. 1937ko Gerra Zibilean bonbardatu gabe laga zuten Gernika-Lumoko eremuan dago.
Bonbardaketaren Ibilbidea ibilbide interaktibo autogidatu bat da, eta Gernika-Lumoko erdialdeko hainbat lekutan dauden 11 panelek osatzen dute.
Hiribildua 1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuten