Bilatu sarean

Zer ikusi Gernika-Lumon

Galdu behar ez dituzun leku guztiak

Batzar Etxea eta Gernikako Arbola


Batzar Etxea eta Gernikako Arbola: Euskal Herriaren historiaren sinbolo biziak.

Gernikako Juntetxea Bizkaiko legebiltzar historikoaren egoitza da eta mendeetan zehar lurralde honetako herrien bilgunea izan da.

Batzar Etxea

Batzar Etxea haritz foralaren ondoan dago. Tradizio kultural eta etnografiko berean batutako Euskal Herriko lurralde guztien elkargunea da eta era guztietako muga politikoak gainditzen ditu. Gaur egun, ekitaldi bereziak hartzen ditu, hala nola, lehendakariaren edo ahaldun nagusiaren kargu jabetzea eta zin egitea.

 

Gernikako Arbola

XVIII. mendean landatutako enbor zaharra zutabedun tenplete baten barruan dago, lorategian. Gaur egunera arte iritsi den arbola zaharrena da (dokumentuetan jasota dago, baina, izan dira antzinakoagoak ere)

Euskal Herria Museoa

Euskal Herria Museoaren egoitza Montefuerteko Kondearen Jauregi bikaina da, Alegria Jauregia, 1733an eraikia.

Bakearen Museoa

1937ko apirilaren 26ra garamatzan museo interaktiboa da, bonbek eta suak Gernika-Lumoko hiribildua hondakin bihurtu zituzten egunera, hain zuzen ere.

“Guernica” Gernikara

Picassoren “Guernica” horma-irudia

Horma-irudi itzelaren beheko aldean inskripzioa dakar. Inskripzio honek adierazten du gernika-lumotarren nahia dela margolana bere sortzailearentzat inspirazio iturri izan zen hiribilduan erakutsi ahal izatea : Gernika-Lumon. Hitzez hitz hauxe esan nahi du inskripzioak: “Guernica” Gernikara.

Babesleku antiaereoak

Bonbardaketaren egunean Gernika-Lumon gertatutakoaren lekuko izan ziren babesleku antiaereoak. Sartu horietako batean eta bizi zeure esperientzia.

Gernika-Lumoko azoka

XX. mendearen erdialdera arte, Gernika-Lumoko astelehenetako asteroko azoka aire zabalean egiten zen.  Ez zegoen hura hartzeko esparru itxirik.

Zesta punta Gernika-Lumon

Zesta-puntak Durangon izan zuen arrakastaren ondorioz, Gernika-Lumon frontoi galant bat eraikitzea erabaki zuten. Frontoia 1963ko ekainean inauguratu zuten. Gernika Jai Alai frontoia Secundino Zuazo arkitekto ospetsuak eraiki zuen. Kartaboi forma du eta bi solairu ditu.

Andra Maria eliza gotikoa


Gernika-Lumoko eraikinik zaharrena, 5 mende baino gehiagoko historiaren lekuko da.

Jatorria

Gernika-Lumoko Juntetxetik metro gutxira, aldapa piko batean, bere garaian Foru Hiribilduaren hiri-eremuaren eta Lumoko elizatearen jurisdikzioaren arteko muga markatu zuena, Andra Maria eliza altxatzen da. XV. mendearen erdialdean hasi zuten tenplua eraikitzen, garai hartan indarrean zegoen eredu gotikoari jarraituz; hala ere, mende bat geroago, “Hallenkirche” sistema aukeratu zuten eraikinerako. Estiloen nahasketa da eliza honen ezaugarri bereizgarrienetako bat: gotikoa aurrealdean, errenazentista barnealdean.

Obrak mende bat gehiago behar izan zuen amaitzeko, 1660 inguruan bukatu zuten lana, gutxi gorabehera. Data horretakoak dira korua - estilo errenazentistakoa- eta azken gangen iraulketa, Antonio Ortiz de la Colina hargin kantabriarrak egina.