Bilatu sarean

Bonbardaketaren Ibilbidea

Gernika-Lumoko bonbardaketari buruzko erakusketa, zeure kabuz egiteko

Bonbardaketaren Ibilbidea ibilbide interaktibo autogidatua da, Gernika-Lumoko erdiguneko hainbat lekutan kokatutako 11 panelek osatzen dutena.

Panel bakoitzean, bonbardaketari buruzko informazioa, testigantzak, argazki zaharrak eta QR kode batzuk zeitzuen bitartez eramango gaituzten aurreko Gernikara. Bisita birtuala egingo duzue, izan ere. Bisitariak in situ konparatu ahal izango du panelean agertzen tokia suntsitua izan aurretik, eta nola aldatu den bere itxura erasoaren ondoren.

Panelek ez dute ordena kronologiko bat jarraitzen, beraz, ibilbidea nahi duzun ordenan egin ahal izango duzu. Guztiek bonbardaketaren hari nagusia jarraitzen duten arren, panel bakoitzaren edukiak independenteak dira. Egin bidea nahi duzun bezala eta behar duzun denbora erabiliz.

Ibilbideari buruzko informazioa etxean lasaiago irakurri nahi baduzu, ibilbidearen liburuxka deskarga dezakezu gure web orritik:

Ibilbidearen mapa

Informazio gehiago

Oinez egiteko ibilbidea

Panelen arteko gehieneko distantzia: 10 min

Non aparkatu ibilbidea egiteko

SANTANA APARKALEKUA

Erreka Egala Ibilbidea 

ASTRA APARKALEKUA

Ibarra Kalea 6

Interesgarria ere izan litzaizuke

informazio gehiago

Gernika-Lumoko bonbardaketa

Hiribilduaren bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an izan zen

Informazio gehiago

Bakearen Museoa

1937ko apirilaren 26ra lekualdatzen gaituen museo interaktiboa, bonbek eta suak Gernika-Lumoko kaleak hondakin bihurtu zituzten egunera.

Informazio gehiago

Babesleku antiaereoak

Altxamendu militarraren ondorengo lau egunetara bakarrik, 1936ko uztailaren 22an egin zuten lehen bonbardaketa euskal lurretan, Otxandioko bonbardaketa, hain zuzen ere.