Bilatu sarean

Gernika-Lumoko inguruak

Urdaibai, Biosferaren Erreserba

Gernika-Lumon, 3 – 4 egun


Gernika-Lumo Urdaibairen bihotzean dago, beraz, leku ezin hobea da erreserba-eremua ezagutzeko. Urdaibairen Erreserban kulturak eta ondareak naturarekin, berdeguneekin eta urarekin bat egiten dute. Egia da, bestalde, Erreserban dagoen estuarioak berak berez ikustaldi bat merezi badu ere, bere horretan motz egingo zaizu bisitaldia. Gauza asko daude ikusteko eta egiteko Gernika-Lumoko ingurumarian. Hona bada, aukeran eskainitako hainbat proposamen.

Zeure kabuz egitekoak

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren inguruan naturarekin harreman zuzena duen egonaldi baterako proposamena, kultur eskaintza askotarikoaz gozatuz, baina baita eskualdeak eskaintzen dituen aire zabaleko jarduera entretenigarriak, batez ere:

  • Itsasadarretik kanoan jaistea
  • Paddle surf
  • Mendi-ibiliak
  • Itsasontziz paseatzea
  • Hegaztiak behatzea
  • Zetazeoak ikustea
  • Bizikleta elektrikoak alokatzea

 

Eta askoz gehiago ere.

Top 10 Urdaibai


Gernika-Lumoko ingurumarian ezagutu beharreko 10 leku.

Urdabain ikusi beharreko tokirik onenen zerrenda honek eskualde honetako ezer garrantzitsurik ez galtzen lagunduko dizu; izan ere, Euskal Herri osoko leku bisitatuenetako batzuk ditu.

Galdu ezin duzun leku magikoa

Gaztelugatxeko Doniene baseliza Bermeoko udalerrikoa da, eta penintsulari lotutako haitz baten gainean dago, zubi bitxi baten bidez. Zubi horrek baselizara iristeko igo behar diren 241 eskailera-maila ditu. Ingurune natural hau, Biotopo Babestua izendatua da, eta oso ezaguna egin da, Rocadragón bilakatu baita Game of Thrones zazpigarren denboraldia filmatu zutenean.

Omako Basoa

Omako Basoa gaur egungo pinudiaren ondoan dagoen beste pinudi batera lekualdatu da eta 2022ko udatik aurrera ikusgai dago. Bisita gidatuak izango dira, erreserba bidez eta gune bakar batean, 2023ko udan erabat ireki arte.

Urdaibaiko oinezko ibilbideak

Biosfera Erreserba honek, Euskal Herrian dagoen bakarra, eskaintzen dizkigun bidexkak oinez zeharkatzea da Urdaibairen edertasunaz gozatzeko modu onenetako bat.

Urdaibai: helmuga jasangarria


Gizakiak eta naturak elkarri eragin diote historian zehar Urdaibain. Naturaren eskuzabaltasunak eta duen kokapen geografiko pribilegiatuak ohitura eta bizi-molde berezkoa sortu dituzte. Ondorioz, ondare aberatsa laga digute. Eta balioan jartzen du lur-eremu honek bisitariei ezagutzera emateko era jasangarrian.

Urdaibai, Busturialdeko eskualdean kokatuta dago. UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen 1984an. Edertasun handiko naturgune honek Oka ibaia du ardatz eta bere ezaugarri nagusia bere estuario ikusgarria da, gailur txikiz inguratua, eta bere aberastasun naturalari eta bertan bizi diren pertsonei esker, bizitzaz beteriko paisaia izango duzue ikusgai.

Urdaibaiko Biosferaren Erreserbak 23.000 hektarea inguruko azalera du, eta 22 udalerritan, 45.000 pertsona inguru bizi dira. Eskualde honetan  duela 15.000 urte baino gehiagotik hona bizi izan da. Historia luzea du eta ondare kultural, historiko eta natural ikaragarria du. Nahi duzu ezagutu?